Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Laudioko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari Laudioko Udal BHI ikastetxea dohainik laga diezaion onartzeko baimena ematea.
Laudioko Udalak Laudioko Udal BHI-Lanbide Heziketako Ikastetxeari atxikitzen zaizkion ondasun higiezinen eta higigarrien jabetza Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari dohainik laga diezazkion onartzea baimendu nahi da. Hartara, ikastetxe hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ikastetxe publikoen sarean barnean hartuko da.